2023ko ekainak 27

AURTENGO UDAN, BABESTU ZUHAITZ BAT

Erabiltzen dugun ura bota baino lehen aprobetxatu dezakegula ohartu behar dugu. Kontua ez da ur gehiago gastatzea, baizik eta dutxa irekitzean ur beroa edo jarduera fisiko batetik sobratzen dena jasotzea, adibidez. Ur hori gure zuhaitzerako erabiliko dugu.

ZER EGIN BEHAR DUZU?
1) Aukeratu babestu nahi duzun zuhaitza.
2) Jarri zuhaitzan Udalaren bulegoetan edo Artigunen emango dizugun kartela, eta jarriozu nahi duzun izena.
3) Uda honetan “zure zuhaitza” zaintzeko konpromisoa hartu. Astean bi litrorekin nahikoa da.
ZATOZ ARTIKAKO ARTIGUNEAN EKAINAREN 29AN IZANGO DUGUN INFORMAZIO-BILERARA (15 MIN) (10:30ean edo 17:30ean; hobekien datorkizun ordutegia). Han, xehetasun gehiagorekin azalduko dizugu ekimena. Joaterik ez baduzu, zatoz informazioa eskatzera udal bulegoetara (ohiko orduetan) edo Artigunera astearte edo asteazkenetan 9etaitk 14etara.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!

Volver arriba