2018ko urriak 31

Auzolana, Artikako baratzeetatik konposta ateratzeko

Artikako baratzeen esleipena jaso dutenak auzolanean aritu ziren joan den urriaren 22an, baratzeetan paraturiko konpostontzietatik konposta ateratzeko. Zehazki, zortzi lagun aritu ziren lanean; ordu erdi pasatxoan, bi eskorga konpost atera eta interesatuen artean banatu zuten, hau da, guztira, 40 eskorga hogei baratzezainen artean banatzeko.

Eguraldi onak lagundurik, auzolanean aritutakoek konposta egitearen esperientzia izan zuten solasgai, eta era berean, Iruñerriko Mankomunitateko teknikariek emaniko aholkuak, baratzeak ikustera joan baitziren urriaren hasieran. Halaber, esperientziak trukatu, aurtengo eta heldu den urteko laboreez mintzatu, eta ideiarik ere eman zuten baratzeak eta inguruak hobetzeko.

 

 

Volver arriba