Baratze komunitarioetan izena emateko epea zabalik
Otsailaren 23ra arte dago zabalik Artika eta Berriogoitiko lurretan baratze ekologiko baten zozketan parte hartzeko izena emateko epea. Eskaerak Berriobeitiko Udalaren erregistroan edo egoitza elektronikoan egin behar dira.
“Berriobeitiko udal baratze ekologiko komunitarioen emakida eta erabilera arautzen duen ordenantza”-ren aldaketa onartu ondoren, jakinarazten zaie ordenantza honetako 4. artikuluko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei 2024ko otsailaren 9tik aurrera, 5. artikuluaren arabera, baratze ekologiko baten zozketan parte hartzeko izena emateko epea irekiko dela, Artikan eta Berriogoitin, otsailaren 23ko 23:59 arte.
Eskaerak Berriobeitiko Udalaren erregistroan edo egoitza elektronikoan https://sedeelectronica.berrioplano.es/ egin behar dira.
Eskabideak aztertu ondoren, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Baratzeak baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa eginen da otsailaren 29an, 12:00etan, Berriobeitiko Udalaren osoko bilkuren aretoan.
Aprobetxamendurako epea 7 urtekoa izanen da (2024ko martxoaren 15etik 2031ko martxoaren 15era), ordenantzaren 7. artikuluaren arabera. Itxaron zerrenda osatuko da gainerako pertsonekin. Egun horretan bertan, halaber, konpostajearen arduradunen zozketa eginen da, eta beste bat auzolanaren arduradunekin, 8. artikuluko f) eta g) ataletan agertzen den bezala.
Beraz, interesa duen pertsona orok eskabide bat aurkeztu beharko dio Berriobeitiko Udalari, horretarako jarritako bitartekoen arabera (paperean edo egoitza elektronikoan), adierazitako daten barruan, eta adierazi bi eremuetako zeini aurkeztu nahi dion: Artika (37 baratze) edo Berriogoiti (24 baratze). Eskabide bakarra onartuko da familia unitate bakoitzeko.
Epez kanpo ez da eskaerarik onartuko.
OHARRAK:
1) Kontratua indarrean duten emakidadunei gogorarazi behar zaie, zozketan saririk jasotzen ez badute, orain arteko emakida-epea errespetatuko dela; erreserba-zerrendan geratuko dira zozketari dagokion postua.
2) Gaur egun baratzea duten eta zozketan eskabidea aurkeztu duten pertsonek beste 7 urteko epea hartu ahal izango dute edo indarrean dagoen aldia amaitu. Hori idatziz jakinarazi beharko dute, eskaera baten bidez.
3) Hala behar izanez gero, gaur egun baratzea duten pertsonak bizilekutik hurbilen dauden baratzeetan kokatuko dira, espresuki eskatzen badute zozketa egin ondoren.