Beroaldiari aurre egiteko gomendioak
Hurrengo 5 egunetarako aurreikuspen meteorologikoak ohiz kanpoko bero-egunak adierazten ditu, eta horrek osasunean eragina izan dezake. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) 2022ko beroagatiko lehen alerta aktibatu du, aste honetan Nafarroan aurreikusitako tenperaturen igoera dela eta.
Foru Komunitatean alerta laranja edo 2. mailakoa (3tik) da osorako. Iruñerrian, alertak hiru egun iraungo du: asteazken, ostegun eta ostiraletan (ekainaren 15, 16 eta 17an).
Beheko agirian, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak herritar ororentzat egindako gomendioak agertzen dira.
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu oso garrantzitsua dela beroari lotutako patologiagatiko kasuen deklarazioa guardiako 620598903 telefonora deitzea edo helbide elektroniko honetara idaztea: ispenfnotrans@navarra.es