2021eko otsailak 10
Berriobeitiko haur eskoletako Ate Irekien Eguna
Berriogoitiko eta Artikako Haur Eskolek otsailaren 24an eta 25ean Ate Irekien Eguna egingo dute, 17:00etatik 19:00etara. Aurten, koronabirusek eragindako egoera dela eta, ezinbestekoa izango da hitzordua eskatzea. Berriogoitiko Haur Eskolako jardunaldia otsailaren 24an izango da (948 35 15 88) eta Artikakoarena otsailaren 25ean (948 21 56 31).