2018ko ekainak 11

Berriobeitiko Hirigintza Plana lantzeko lehen parte-hartze saioak ospatu dira

Joan den Apirilean ospatutako bi lan saioetan 25 pertsona guztira egon ziren Berriobeitiko Hirigintza Plana lantzeko.

ZUK ERE IRITZIA EMAN DEZAKEZU.  PARTE HARTU IKERKETAN

Bilera hauek Planaren lehen lantze fasearen barruan daude, Lurralde-Antolamendu-Udal-Estrategia dokumentuaren erredakzioa aurrez ikusten, udalaren gaurko egoera azaltzearen nahia duen dokumentua eta Berriobeitiko hiri-garapen alternatibak jasoko dituenak.

Saioen hasieran, Udal-Plan Orokorra zer den jakinarazi zen, bere testuingurua,  lantze-faseak eta parte-hartzea zuzentzen duen legezko araudia azalduz; geroago saioa praktikoagoa bihurtuz, herri-errealitatearen gaineko diagnostikoaren zirriborroa aurkeztuz, eztabaida sustatzeko eta ekarpenak egiteko asmoarekin.

Halaber, saioetan proposamen batzuk egin ziren udalaren garapenaren gainean:

  • Populazioaren dentsitate baxua ez da iraunkorra: non jar litekeen dentsitate altuko eta baxuko extebizitzak ikertzea.
  • Dagoen industria indartzea. Oraindik etxebizitzentzako lur eskaririk ez dago.
  • Herria erakargarria egiten da eskaintzen dituen zerbitzuengatik. Helburua: haiek bultzatzea.
  • Industria-lurzoruaren garapena: parke teknologikoko garapena, adibidez.
  • Berriobeitiko, Berriosusoko eta Aizoaingo eremuetan zerbitzuak erakartzea eta urrunago dauden herriei erraztasunak ezartzea.
  • Poligonoen mantenuko kostua kontuan izatea. Jarduera berria erakartzea, baina orekarekin.
  • Garapen atsegina bilatzea, tokian jendea erosoa sentitzeko.
  • Lurzorua etorkizuneko beharretarako babestea.

Lehen fase honetan,  udalerako inpaktu duten hiru alderdiren gainean ikerketa bat sortu da ere. Parte-hartzeko, sakatu hurrengo webgunean:  https://es.surveymonkey.com/r/DXQPY7X

Bildutako informazio guztiarekin Lurralde-Antolamenduko Udal-Estrategia dokumentua landuko da, Udalagatik balioztatuko dena eta Nafarroako Gobernura bere berrikusterako igorriko dena uztaila baino lehen,  Nafarroako  Albistegi Ofizialean publikoki aurkezteko eta berrikusi ahal izateko.

Informazio guztia Udal web-orrialdean aurki dezakezu (www.berrioplano.es-etan).

Volver arriba