Berriobeitiko I.Gazteria Plana onartu da
Udalak Berriobeitiko I. Gazteria Plana onartu du. Plan horri aurre egiteko, 2018an hasi eta 2019ko irailean amaitutako diagnostikoa egin dute. Txosten honen eta jarraitutako prozesu guztiaren helburu nagusia Berriobeitiko Zendean bizi diren gazteen beharrak eta eskaerak ezagutzea izanda.
Egindako lan eta ahalegin guztiaren fruitua Berriobeitiko I.Gazteria Planean(2020-2022) gauzatu da. Ateratako ondorioak eta elkarrizketak Berriobeitiko Zendeako gazteriarekiko udal konpromisoa sustatzera eta dinamizatzera bideratutako etorkizuneko esku-hartzeen oinarri izango dira.
Lan honetako diagnostikoa eta planaren garapena, Nafarrroako Gobernuaren dirulaguntzarekin egin da. 2018an egindako diagnostikoaren lehenego fasea, Nommad Mikrokooperatibaren laguntzarekin egin zen eta diagnostikoaren bigarren fasea eta Berriobeitiko 1. Gazte Planaren garapenana eta erredakzioa, Equala Iniciativas aholkularitza enpresaren laguntzarekin.
Planak hainbat helburu eta ekintza biltzen ditu kultura, etxebizitza, hezkuntza, enplegua, kirola, parte-hartzea, bizikidetza, gizarteratzea eta aniztasuna, berdintasuna eta lurraldearen garapena arloetan. Gainera, zeharkako hiru ardatz ditu: genero berdintasuna, gizarteratzea eta euskara.