2026ko ekainak 23
Berriobeitiko Udalak San Juan suak ez egitea gomendatu du
San Juan bezperaren ospakizunaren aurrean, Alkatetzak aurten suak bertan behera uzteko gomendioa helarazi nahi du, gaurko, biharko eta etziko muturreko tenperatura maximoen eta sute-arrisku oso altuaren abisuaren aurrean, 4ko indizea delarik. Izan ere, baldintza hauetan ezinezkoa da pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzea.
Bestalde, gogora ekarri behar da debekatuta dagoela lurzoru urbanizaezinean sua egitea, jolas-helburua duten gune irekietan, arriskua oso handia edo muturrekoa denean.
Hona hemen aplikatu beharreko araudia eta sute- eta tenperatura-arriskuaren mapak: Baso-suteen prebentzioa