Berriobeitiko Udalaren adierazpena, lan istripuan hildako langile baten heriotzaren aurrean
Astearte honetan, otsailaren 24an, Berriobeitiko Sarrio poligonoan lan-istripuan langile bat hil da. Hori dela eta, Udalbatzak, talde politikoekin eta haien bozeramaileekin bat etorriz, otsailaren 25eko 9:00etatik 27ko 9:00ak arte bi dolu-egun ofizial deitzea erabaki du. Egun horietan udaletxeko banderak haga erdian jarriko dira.
Halaber, asteazken honetan, otsailaren 25ean, eguerdiko hamabietan, bost minutuko elkarretaratzea eginen da udaletxearen atarian.
Berriobeitiko Udalak doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkie hildakoaren familiari, lankideei eta lagunei, baita bere atxikimendurik zintzoena helarazi ere.
Dekretatutako doluak dirauen bitartean, Udalbatzak parte hartzen duen ekitaldi ofizial guztiak bertan behera geratuko dira.
Goian bego.