2024ko abenduak 11

“Kirol errezeta” martxan jarri du Berriobeitiko Udalak

Berriobeitiko Udalak “Kirol errezeta” jarri du martxan. Jarduera fisikoari eta osasunari buruzko tokiko programa bat da, eta Lehen Mailako Arretako Zerbitzu Medikoko profesionalek errezetatuko diete gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, artritisa, diabetesa edo bestelako patologiak dituzten pertsonei, bai eta beren bizi-ohiturak, ohitura fisikoak edo elikadura-ohiturak hobetu nahi dituzten pertsona sedentarioei ere.

Helburua da pazienteek beren ohituretan kirol-praktika sartzea, haien osasun-egoera hobetzeko edo, patologiarik ez dutenen kasuan, bizi-kalitatea hobetzeko.

Kirol errezeta Berriobeitiko Kontsultategiko medikuek aginduko dute. Gaixoak errezeta duenean, Berriobeitiko kirol instalazioetara joango da (edo norbaitek eskatuz gero, Artikako Kirol Hirira), izendatutako prestatzaile fisikoaren eskuetan jartzeko. Pazientearen min edo beharren arabera, prestatzaile-taldeak ariketa praktiko espezifiko batzuk emango dizkio. Astean bi egunetan egin beharko ditu ariketa horiek, gutxienez, eta 10 hilabetez, gehienez. Tratamenduan zehar, pazientearen garapenaren eta eboluzioaren jarraipena egingo da.

Prezioak oso merkeak izango dira: 2 euro hilean erroldatuentzat eta 7 euro hilean erroldatu gabeentzat.

Argazki-oin: Ezkerretik eskuinera, Félix Remírez, Berriobeitiko alkatea; Ignacio Yurss, Berriozarko Osasun Zentroko zuzendaria; eta Gesport-eko monitore bat, Artikako eta Berriobeitiko kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresakoa.

Volver arriba