2025eko otsailak 13

Buztintxuriko Osasun Etxeak “Kirol errezeta” ere sustatuko du

Berriobeitiko Udalak hitzarmen bat sinatu du Buztintxuriko Osasun Zentroarekin, Berriobeitiko biztanle guztiei “Kirol errezeta” eskaintzeko. Programa horren helburua da herritarren osasuna hobetzea, medikuak ariketa fisikoa egiteko agindua emanda. Hala, Berriobeitiko kontsultategi medikoko eta Buztintxuriko osasun-zentroko pazienteek zerbitzu hori baliatu ahal izango dute, eta haien ongizate fisikoa eta mentala hobetu.

Programa gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, artritisa, diabetesa edo bestelako patologiak dituzten pertsonei zuzenduta dago; edota beren bizi ohiturak, fisikoak edota elikadurakoak hobetu nahi dituzten pertsona sedentarioei.

Kirol errezeta Buztintxuri Osasun Zentroko eta Berriobeitiko kontsultategiko medikuek aginduko dute. Behin pazienteak errezeta duenean, Artikako eta Berriobeitiko kirol instalazioetara joko du egokituko zaion prestatzaile fisikoaren esanetara aritzeko. Pazientearen min edo premien arabera, prestatzaileek ariketa praktiko gomendatu jakin batzuk jarriko dizkiote, gutxienez astean bitan egiteko eta gehienez 10 hilean aritzeko.

Prezioak oso eskuragarriak izanen dira: 2 euro hilean erroldatuendako eta kirol instalazioetako abonatunendako, 7 euro hilean, erroldatuta baina kirol instalazioetako ez abonatuta daudenendako.

Volver arriba