2016ko otsailak 16
D eredua, ESKERTUKO DIZUTE
Berriobeitiko Udal Euskara Zerbitzua, beste toki entitate batzuekin batera, honako kanpaina hau zabaltzen ari da, gurasoei honako hau jakinarazteko: hizkuntza ereduaren hautuarekin, zuen haurrek, gaztelania eta ingelesarekin batera, euskara ere ikasten ahal dutela.
Kontuan izanda eleaniztasuna guztiondako onuragarria eta aberasgarria dela, betiere hizkuntza gehiago jakitea gehitzen duelako.
Gaiari buruzko edozein argibide jaso nahi izanez gero, jo ezazue Udalaren Euskara Zerbitzura 948 303129 zenbakira deituta edo helbide honetara idatzita: euskara@berrioplano.es.