2016ko ekainak 10

DIRU-LANGUNTZAK

DIRU-LAGUNTZAK

4.000 euro kultur, kirol eta gazte arloko xedeetarako

Udalak ebatzi du nola banatu kontu-saileko 4.000 euroak, honako bost elkarte hauen artean, hain zuzen: San Isidro Errege Kabalkada Elkartea, Río Juslapeña Arrantzale Taldea, Mari Domingi jaia antola-tzen duen auzokide taldea, Korrikolaris Artika Kirol Taldea, eta “Amigos de Kiongwani” boluntario taldea. Zehazki, San Isidro Errege Kabalkada elkarteak 1.070,93 euro eskuratuko ditu Berriobeitiko Kabalkada antolatzeko. Añezkarko auzokide elkarteak, berriz, 187,03 euro eskuratuko ditu Mari Domingi jaia egiteko.

Kirol elkarteen artean, Korrikolaris Artika Kirol Taldeak 1.023,85 euro eskuratuko ditu, irailean Artikako lehen herri lasterketa antolatzeko (taldea urtarrilean sortu zen). “Amigos Kiongwani” boluntario taldeari 917, 94 euro eman zaizkio, Kirolaren Egunean elkartasunezko spinning maratoi bat egiteko, Kenyako “María Salus” haur eskolaren-tzako diruak biltze aldera (Salus Infirmorum Mariaren Misiolariak); Río Juslapeña Arrantzale Taldeak 800,25 euro jasoko ditu arrantza sustatzeko eta hartan aritzeko.

Volver arriba