2025eko maiatzak 23
Edukiontzi berriak jartzea
Organikoaren eta bestelakoen edukiontzi berriak, elektronikoki irekitzen direnak, ekaineko lehen astean paratuko dira Berriobeitiko udalerrian. Hauxe da aurreikusitako ekintzen egutegia:
- Bisitak atez ate maiatzaren 12tik 24ra:bisitak egingo dira udalerriko etxebizitza eta establezimendu guztietara, txartelak emateko eta bai edukiontziak irekitzeko sistema aldatzeari buruzko informazioa ere.
- Gutuna postaz bidaltzea maiatzaren 26tik 31ra: aurreko bi aldi horietan txartelak ematerik egon ez den kasuetan, postaz bidaliko dira.
- Edukiontzien guneetan egotea ekainaren 2tik 14ra: ekintza honen helburua da txartelen funtzionamenduari buruz informatzea, argibideak ematea eta sistema berrira lehen hurbilketa erraztea. Bai eta hondakinen gaian sentsibilizatzea ere.
- Edukiontzien gune kritikoetan egotea ekainaren 16tik 21era:edukiontzietatik kanpo poltsa eta tamaina handiko asko uzten den edukiontzi-guneren bat detektatzen bada, identifikatutako gune horren inguruko herritarrak eta establezimenduak sentsibilizatzeko eta informatzeko ekintzak egingo dira.