2019ko urtarrilak 25

Egokitzapen lanak egin dira Artikako Kultur Etxean eta Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean

Azken asteotan, zenbait lan egin dira Artikako Kultur Etxean eta Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean, aretoetan bestelako erabilerak egiteko, estetika hobetzeko eta, azken buruan, haietara joaten den jendea erosoago egoteko.

Horrela, Kultur Etxeko -1. solairuko aretoan, trenkada mugikor bat paratu da bi gela txikiago egiteko, lekuari bestelako erabilerak emate aldera. Hori, gainera, ona izanen da Musika Eskolarako, ez baitute behar adina gelarik, ikasleak eta klaseak ugaritu izanaren ondorioz.

Antzeko zerbait egin da Erabilera Anitzeko Eraikineko areto batean. Izan ere, Osasun Kontsultategiko lanak egin ondoren, toki gutxiago zegoen. Areto horretan bazegoen trenkada mugikor bat, bi leku bereizteko; bata handia, eta bestea, txikiagoa. Orain, trenkada mugikor berri paratu denez, eta beharren arabera, areto osoa gela bat izan daiteke, edo bestela, bi edo hiru egin.

Gainera, Kultur Etxeko goiko solairuko aretoetan eta Erabilera Anitzeko Eraikinetakoetan, gortinak paratu dira eguzkitik eta berotik babesteko.

Azkenik, eta bi lekuotako estetika hobetze aldera, eta aretoek pribatutasun handiagoa izan dezaten, biniloak jarri dira kristalezko bereizgailuetan, bai Erabilera Anitzeko Eraikineko aretoetan bai Kultur Etxeko goiko solairuan. Zehazki, lehen tokian, berritu egin dira, ez baitzeuden ongi, eta Kultur Etxean, berriz, berritik jarri dira.

Volver arriba