2020eko ekainak 2

Ekainaren 8an irekiko dituzte Artika eta Berriobeitiko kirol instalazioetako igerileku estaliak eta gimnasioa

Artika eta Berriobeitiko kirol instalazioetako igerileku estaliak eta gimnasioa ekainaren 8an irekiko dituzte berriro, 3. fasean. Zerbitzu horiek erabili nahi dituztenek ordua erreserbatu beharko dute instalazioetan, https://artica.provis.es webguneren bidez edo Gesport aplikazioaren bidez, ekainaren 4tik aurrera.

Artikako Kirol Hirian egin diren egokitzapenei dagokienez, areto kardiobaskular berri bat sortu da. Bertan, korrika egiteko zintak eta eliptikoak jarri dira, eta spinning bizikletak dituen gela berri bat egokitu dute. Horrela, gailu batzuen eta besteen artean tarte nahikoa izango da. Gimnasioan ere makinak mugitu dituzte distantzia handitzeko, eta, erabili ondoren, eskuzorroak eta barrak uzteko toki garbi bat jarri da, gero desinfektatzeko.

Igeri egiteko igerilekuek edukiera murriztua izango dute eta, beraz, aurretiko hitzordua eskatu beharko da. Termoludikoan, aldiz, ez da beharrezkoa izango erreserba egitea, baina edukiera kontrolatuko da eta bainularien arteko distantziak mantenduko dira.

Era berean, toki guztietan edukiera kontrolatuko da, higiene eta segurtasun neurriak ezarriko dira, eta joan-etorriak aldatu egin dira. Pertsonen arteko talka saihesteko, joan-etorriak zirkularrak izango dira.

ARTIKAKO BERRIREKITZEKO PROTOKOLOA 3.FASEAN

BERRIOBEITIKO BERRIREKITZEKO PROTOKOLOA 3.FASEAN

Uda-igerilekuak, ekainaren 22an

Ekainaren 22an udako igerilekuak irekiko dira. Itzalean, itzalkinak tarte handiz jarri dira, eta bakoitzak bere materiala eraman beharko du, hamakak, aulkiak…

Plisti-plastako igerileku berria uztailaren amaieran inauguratuko da ziur aski, izan ere, Covid-19 delakoaren ondorioz lanak atzeratu egin dira eta ez da denboraldiaren hasierarako prest egongo.

Volver arriba