Etxebakarreko kale eta plazaren izenak aukeratzeko parte-hartze prozesuaren arrakasta
Berriobeitiko Udalak eta Artikako Kontzejuak herritarrei eskertu nahi diete Etxebakarreko sei kale eta bi plazaren izenak aukeratzeko prozesuan parte hartu izatea, oso arrakastatsua izan delako. Prozesua urriaren 26tik azaroaren 30era bitartean izan zen eta 83 emakume izen eta 7 gizon izen jaso ziren, baita bi plazen izenerako proposamenak ere.
Proposamen guztiak aztertu ondoren, kale-izen hauek aukeratu dira: Margarita Salas (biokimika genetista molekularra), Carrasquilla ahizpak (Pilar eta Petra, XX. mendeko musika-artista ezagunak), Berta Cáceres (ingurumen-ekintzailea, feminista 2016. Urtean hilketa baten biktima), Graziana Barrenetxea (inkisizioari aurre egin zion eta sorginkeria leporatu zioten), Bizenta Mogel (euskarazko lehen idazlea eta euskarazko alegiak argitaratzen lehena, eta euskarazko haur-literaturaren lehen idazlea) eta indarkeria matxistaren aurkako kolektibo feminista “Astelehen Lilas”. Saratseta eta Euntzeburu aukeratu dituzte.