Etxebizitza kooperatiboari buruzko jardunaldi informatiboa
Berriobeitiko Udalak, NASUVINSArekin lankidetzan, etxebizitza kooperatiboari buruzko jardunaldi informatiboa antolatu du udalerriko bizilagunentzat. Saioa martxoaren 2an, astelehenean, izango da, Maria de Maeztu Kultur Etxean (Artika) 18:30ean.
Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboa etxebizitza eskuratzeko eredu bat da, irabazi asmorik gabeko kooperatiba batean oinarritua. Helburua hura osatzen duten pertsonentzat etxebizitza duinak eta arrazoizko prezioak bermatzea da. Sistema horretan, kooperatibak eraikinaren jabetza mantentzen du, eta bazkide bakoitzari bere etxebizitza erabiltzeko eskubidea ematen dio. Gainera, erabiltzaileek beraiek bultzatutako eredu kolektiboa da, bizikidetza komunitarioko, parte hartzaileko eta solidarioko proiektuak sustatzen dituena.
Etxebizitza kooperatiboaren abantailei buruzko informazioa
Hitzaldian, Artikaberriko zuzkidura-partzela batean erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiba bat eratzeko Udalaren ekimena aurkeztuko da, eta etxebizitza kooperatiboaren gakoak eta abantailak eskainiko dira. Gainera, aurkezpenak mota honetako etxebizitzen inguruan dagoen eskaria ezagutzeko eta sortzen diren zalantzak edo kontsultak argitzeko balioko du.
Ekitaldian parte hartuko dute Felix Remirez Berriobeitiko alkateak, Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, Berta Uriz, Javier Buron eta Luis Arellano NASUVINSAko ordezkariek, Nekane Iñiguez eta Raul Belloso, Iñibel Gestion-eko arkitektoek eta Mauge Cañada Koobizitzaren ordezkariak.
Ekimen honen bidez, Udalak etxebizitza-politikaren eredu berritzaileak eskaini nahi du, eta baita etxebizitza eskuragarrirako sarbidea sustatu eta zehaztu nola bizi nahi den, nolakoa izango den zuen etxebizitza edo zer zerbitzu izan ditzakeen.
Interesa duten pertsona guztiek inkesta bat bete dezakete beren beharrekin. Betetzera animatzen zaituztegu, proiektuan aurrera egiteko.