2024ko abenduak 17
‘Euskara Berriobeiti Zendean’ lehiaketa
Lehiaketa honetan gure zendean euskarak duen historiarekin eta errealitatearekin loturiko galderak egiten dira.
Lehiaketa honetan gure zendean euskarak duen historiarekin eta errealitatearekin loturiko galderak egiten dira: etxeen izen zaharrak (oikonimoak), lekuen izenak (toponimia), gaztelaniaz oraindik ere erabiltzen diren euskal jatorrizko hitzak eta egungo egoera.
Erantzun gehien asmatzen dituenak 150 euroko opari-txartel bat irabaziko du (Karrikiri dendan erabiltzeko). Berdinketa emanez gero, zozketa eginen da beraien artean.
Lehiaketan parte hartzeko sakatu hemen.
Parte hartzeko epea, 2025eko urtarrilaren 7ra arte (azken eguna).