2017ko abenduak 20
‘Euskara Berriobeitiko Zendean’ lehiaketa
Lehiaketa honetan gure zendean euskarak duen historia soziolinguistikoarekin loturiko galderak egiten dira: etxeen izen zaharrak (oikonimoak), lekuen izenak (toponimia), gaztelaniaz oraindik ere erabiltzen diren euskal jatorrizko hitzak eta abar
Erantzun gehien asmatzen dituenak 100 euroko opari-txartel bat irabaziko du (Karrikiri dendan erabiltzeko). Berdinketa emanez gero, zozketa eginen da beraien artean.
Lehiaketan parte hartzeko sakatu hemen.
Parte hartzeko epea, 2018ko urtarrilaren 7ra arte (azken eguna).