2017ko abenduak 8

Euskara familian ikasteko plataforma

Nafarroako toki entitateetako 28 euskara zerbitzuek era.eus izeneko plataforma digitala sortu dute, familiek jakin dezaten nola lagundu seme-alabei euskara ikasteko prozesuan; horretarako, baliabideak eta bestelako laguntzak eskaintzen ditu. Asmoetako bat da eskolan ikasitakoa indartzea eskolaz kanpoko jarduerak eginez (denbora librea, etxean, kultur eskaintza…).

Maiz egiten diren galderei erantzuteko argibideaz gain, denetariko baliabideak ematen ditu: jolasak, musika, aplikazioak, ipuinak, eskolaz kanpoko ekitaldiak herriz herri, eskualde bakoitzeko agenda eta abar. Sar zaitezte www.eranafarroa.eus webean!

 

 

Volver arriba