2019ko urriak 31

Euskara ikasteko beken deialdi berria

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi berri bat onartu da, 2019ko uztailaren 1etik eta 2020ko ekainaren 30era bitartean egindako ikastaroei begira.

Deialdi honek ekartzen duen berrikuntza nagusia hau da: eskaerak egiteko bi epealdiak izanen direla.

Lehenengoa, 2019ko azaroaren 1etik 30era irekia izanen da. Epealdi honetan, batetik, uda partean egindako ikastaroen inguruko eskaera egin daitezke (jada bukaturik dauden ikastaroak) eta, bestetik, urrian hasitako ikastaroen matrikula ordaintzeko, aurrerapen bat eska daiteke (eskatu nahi bada).

Bigarren epealdia, urtero bezala, 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 5era irekiko da. Horretan, 2019ko uztailaren 1etik aurrera egindako edozein ikastarorako eskaerak aurkeztu ahal izanen dira. Azaroko epealdian matrikula ordaintzeko aurrerapena eskatu dutenen kasuan, ikastaroan izandako asistentzia ere justifikatu beharko dute.

Hemen informazio gehiago eta deialdia.

Volver arriba