2020eko urriak 5

Euskara Zikloa

Aurten, pandemiaren ondorioz, ezinezkoa suertatu da gurean ohiko dugun Euskararen Jaia antolatzea. Helburu ezberdinak ditu jai horrek, baina horietako bat euskarari ikusgarritasun soziala ematea da.
Xede horri begira, ohiko jaia gabe, Udalak euskararen inguruko ziklo aberatsa antolatu du, adin ezberdinetako publikori zuzendua.
Jarduera azpimarragarria dugu bertso-saioa, punta-puntako bertsolariekin, inoiz ez baita horrelako ekitaldirik antolatu Artikako Kultur Etxean.

  • Urriaren 7tik 18ra, argazki eta kartelen erakusketa, Euskararen Jaia nolabait gogoan izateko.
  • Urriaren 13an eta 15an, haurrentzako jolas dinamizatuen bi saio eginen dira kalean (Artikan eta Berriogoitin).
  • Urriaren 16an, bertso-saioa Julio Soto, Uxue Alberdi, Erika Lagoma eta Xabier Terreros bertsolariekin.
  • Urriaren 17an, gazteentzako ikastaroa eskainiko da, Makala DJarekin (Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak).
  • Urriaren 18an, Zirika Zirkusen Berrerabizi azken ikuskizuna.

Jarduera guztiak doan dira eta informazio zehatz guztia agendaren atalean dago.

Volver arriba