2017ko ekainak 23

EUSKARAREN EGUNA

Lotzak harrera beroa eman zion euskarari

Lotzako auzokideek dena eman zuten joan den ekainaren 3an, Euskararen XI. Egunean. Festa giro ederra izan zen nagusi egun osoan. Goizean, Zendeako fanfarreak eta Berriogoitiko nahiz Artikako erraldoi eta kilikiek bazterrak ederki girotu zituzten, eta jende guztia loriaturik zegoen. Haurrak herri kiroletan saiatu ziren, eta haientzat ere puzgarriak paratu eta jolasak antolatu ziren; dena estalpean, eguraldi txarraren ondorioz. Herri bazkarian, 270 lagun inguru elkartu ziren, eta bazkalondo luzean ere giro ederra izan zen. Izan ere, lehenik, Zindiku taldea aritu zen, kantuen letrak jende guztiaren artean banatuta, denek elkarrekin abesteko. Gero, The Trikittens taldearen txanda, Barricadaren eta Fitoren kantu arrakastatsu batzuk ere jo zituenak. Festak ez zuen etenik izan, eta animatuenek elkartearen beheko solairuan jarraitu zuten kantuan eta dantzan.

Euskara Zerbitzua eta Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea (BES) izan dira Euskararen XI. Egunaren antolatzaileak, baina aurreko egunetan ere izan zen zer ikus. Konparaziora, ekainaren 2ko Ene Kanta ikuskizuna nabarmendu behar da, aretoa jendez mukuru egon baitzen. Hortaz landara, bizikleta martxa bat, argazki erakusketa bat eta Nafarroako euskal kantu zaharrei buruzko solasaldi bat.

LOZA día del eusk comida Loza,Dia Euskara,3-VI-17 355 Loza,Dia Euskara,3-VI-17 457 Loza,Dia Euskara,3-VI-17 472 Loza,Dia Euskara,3-VI-17 444 Loza,Dia Euskara,3-VI-17 324 Cohete Loza,Dia Euskara,3-VI-17 1 Loza,Dia Euskara,3-VI-17 63 Loza,Dia Euskara,3-VI-17 159 Charo Loza,Dia Euskara,3-VI-17 1

Volver arriba