Euskararen Jaia 2025
Gainean dugu aurtengo Berriobeiti Zendeako Euskararen Jaia
Euskararen Eguna herriz herri dabil gure Zendean barrena. Aurten, Larragetan ospatuko da, 2011n bezala.
Heldu den ekainaren 7an izanen da, baina aitzinetik ere, ekainaren 1etik aurrera, euskarari lotutako ekitaldiak antolatuko dira jaiaren egitarauaren barnean. Haien artean, azken urteotako ekitaldi guztiz aipagarria, hots, orientazio proba, aurten Larrageta inguruetan eginen dena.
Gainerakoan, ekainaren 7ko Euskararen Egunean, ohiko ekitaldiak izanen dira: herri kirolak,musika, erraldoiak, dantzak,
herri bazkaria…
“Joan-etorriko” autobus zerbitzua ere antolatuko da jendearen parte-hartzea sustatzeko.
Udalak dei berezia egin die Zendeako bizilagunei ekitaldietan parte har dezaten, garrantzitsua baita erakustea herritarrek bat egiten dutela gure udalerrian euskara sustatzeko antolatzen diren ekitaldiekin. Izan ere, horixe da horrelako jaien helbururik garrantzitsuenetako bat: euskararen aldeko jarrera ikusaraztea, alegia.
Hona hemen egitarau osoa:
Ekainak 1 (igandea)
- LARRAGETA: Orientazio Proba 11:00etan +info
Ekainak 2 (astelehena)
- ARTIKA: Orreaga Musika Eskolako konboak 18:00etan +info
Ekainak 5 (osteguna)
- ARTIKA: Hitzaldia: “Pirineotako euskara”. 19:00etan +info
Ekainak 7 (larunbata)
- LARRAGETA: Euskararen Eguna, egun osoko egitarauarekin: Pilota, Erraldoiak, Dantzak, Herri Kirola bertsolarizatua, Bazkaria (menua hemen), Haur eta Gazteentzako Tailerrak, Kantuz, jauziak, Dantzaldia eta DJa. +info
Info+: 634515384 telefonoa eta euskara@berriobeiti.eus eposta