2026ko maiatzak 1

Euskararen Jaia 2026

Gainean dugu aurtengo Berriobeiti Zendeako Euskararen Jaia

Euskararen Eguna herriz herri dabil gure Zendean barrena.
Aurten, Artikan ospatuko da, ekainaren 6an.
Alabaina, aitzinetik ere, maiatzaren 31tik aurrera, euskarari lotutako ekitaldiak antolatuko dira jaiaren egitarauaren barnean.
Haien artean, azken urteotako ekitaldi guztiz aipagarria, hots, orientazio proba, aurten Artika inguruetan eginen dena.

Gainerakoan, ekainaren 6ko Euskararen Egunean, ohiko ekitaldiak izanen dira: herri kirolak,musika, erraldoiak, dantzak, herri bazkaria…
“Joan-etorriko” autobus zerbitzua ere antolatuko da jendearen parte-hartzea sustatzeko.
Udalak dei berezia egin die Zendeako bizilagunei ekitaldietan parte har dezaten, garrantzitsua baita erakustea herritarrek bat egiten dutela gure udalerrian euskara sustatzeko antolatzen diren ekitaldiekin. Izan ere, horixe da horrelako jaien helbururik garrantzitsuenetako bat: euskararen aldeko jarrera ikusaraztea, alegia.

Hona hemen egitarau osoa:

Maiatzak 31 (igandea)

  • ARTIKA: Orientazio Proba 11:00etan +info

Ekainak 1 (astelehena)

  • ARTIKA (Artikaberri): Orreaga Musika Eskolako konboak 18:30ean +info

Ekainak 6 (larunbata)

  • ARTIKA (Artikaberri): Euskararen Eguna, egun osoko egitarauarekin: erraldoiak, herri kirola bertsolarizatua, bazkaria (sagardotegi menua), haur eta gazteentzako tailerrak, kantuz, dantzaldia The Trikitieensekin eta Burutik taldearen kontzertua. +info
    Bazkariaren menua eta informazio gehigarria hemen.

 

Info+: 634515384 telefonoa eta euskara@berriobeiti.eus eposta

 

 

 

Volver arriba