Euskaren inguruko hitzaldi interesgarriak
Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak bi hitzaldi interesgarri antolatu ditu zendeako euskaltzaleentzat
Urriaren bigarren hamabostaldian, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak bi hitzaldi interesgarri antolatu ditu zendeako euskaltzaleentzat
ZEIN DA EUSKARAREN EGOERA BERRIOBEITIN?
Lehenengo hitzaldiaren helburua, Zendeako egoera soziolinguistikoaren inguruko informazioa ematea da, hau da, euskararen egoeraren inguruko argazki bat. Berriki inkesta soziolinguistiko bat egin da zendean, inoiz egin den lehenengoa, eta Euskara Zerbitzuak ikerketa horren emaitza aurkeztu nahi du. Horrekin batera, matrikulazioaren inguruko datuak eskainiko dira, baita Udalaren Euskara Planaren inguruko informazioa ere.
Urriak 19, osteguna, 19:00etan, Artika Berriko María Domínguez Gizarte Etxean.
Hizlaria: Mario Zapata (Euskara Teknikaria)
Hitzaldiaren hizkuntza nagusia: gaztelania.
Haurtzaindegi Zerbitzua. Haur txikiak dituzten gurasoak joan ahal izateko, Hitzaldia bitartean haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da. Zerbitzua erabiltzeko aurretik izena eman behar da 948 012 012 telefonoan, urriaren 16tik 18ra.
HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK, ZER? NOLA? NON?
Bigarren hitzaldia-tailerra, euskaldunei zuzenduta dago. Hain zuzen ere, tailer honen bidez euskaldunek dituzten hizkuntza-eskubideen inguruko informazioa eta formazioa eskaini nahi zaie, jakiteko zeintzuk diren beraien eskubideak eta nola gauzatzen ahal dituzten.
Urriak 27, ostirala, 19:00etan, Artika Berriko Artigune I aretoan.
Hizlaria: Garbiñe Petriati (Behatokia)
Hitzaldia/tailerraren hizkuntza: euskara.