2025eko irailak 10

‘Euskera Ahora’: euskara ikasteko unea

Ez galdu aukera euskara ikasteko. Inoiz baino dirulaguntza gehiago dituzu

Nafarroako Gobernuak, hainbat toki entitateren laguntzarekin (tartean Berriobeitiko Udala), “Euskara Orain” kanpaina aurkeztu du, herritarrak euskara ikastera animatzeko.
Aurten, besteak beste, udalerriek eta Nafarroako Gobernuak horretarako ematen dituzten diru-laguntzen kopurua eta garrantzia azpimarratu nahi izan dute.

Aurten Artikan bertan bi ikastaro eskainiko dira:

  • A1 mailakoa (hastapena): astearte eta ostegunetan 9:30-12:00
  • A2 mailakoa: astearte eta ostegunetan 18:00-20:30

Informazio gehiago Berriobeitiko Euskara Zerbitzuan (634515384)

Volver arriba