2024ko urriak 7
Ezkaba mendia garbitzeko boluntariotza-jardunaldia
Iruñerriko Mankomunitateak Ezkaba mendia garbitzeko auzolana edo boluntariotza-jardunaldia egingo du azaroaren 3an, igandea, inguru horretan dauden zaborrak biltzeko eta bertako seinaleak garbitzeko.Boluntarioen irteera 10:30ean izango da: Aitzoain (frontoia), Artika (Kultur Etxea) eta Berriogoiti (eliza).
Izen-emateak: www.mcp.es (azken eguna, urriaren 30ean, 14:00etan).
Antolatzaileek mendira iristeko toki desberdinak seinaleztatuko dituzte, eta haietan, bertako koordinatzaileek zabor-poltsak, eskularruak, matxardak eta txalekoak emango dizkiete boluntarioei.
Garbiketa egin ondoren, hamaiketakoa izango da gailurrean. Hantxe, Ezkabako Parkearen proiektuaren egoeraren berri emango dute eta argazkia egingo dute.