‘Familia + Euskara’ zikloa
Azken urte hauetan bezala, Berriobeitiko udal Euskara Zerbitzuak haur txikiak dituzten familiei zuzenduriko ziklo bat antolatu du.
Ziklo honetan bi hitzaldi eta euskarazko jolas eta jostailuen inguruko erakusketa bat.
Hitzaldiak azaroaren bigarren hamabostaldian eskainiko dira, arlo horretan aritzen diren bi adituen eskutik.
Hitzaldietako bat, haurrak oraindik Haur Hezkuntzan eskolatu ez dituzten (edo eskolatu berri dituzten) gurasoei zuzendutik dago, bereziki hizkuntza-ereduaz zalantzak dituztenei (¿Matricular a tus hijas/os en el modelo D, sepas o no euskara).
Beste hitzaldia, berriz, haurrak D ereduan matrikulatu dituzten guraso erdaldunei zuzendurik dago, bereziki Lehen Hezkuntzan hastear edo hasi berriak diren haurren gurasoei. Gaia, hain zuzen ere, guraso horiek izaten duten kezka batekin loturik dago, nola lagundu haurrei etxerako lanak egiten euskara jakin gabe (¿Cómo ayudarles en las tareas escolares… si no sabemos euskera?).
Azkenik, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskara Zerbitzuak hiru egunetako erakusketa gidatu bat antolatu du euskarazko jolas eta jostailuen inguruan, 0-8 urte bitarteko haurren familiei zuzendua.
Informazio gehiago: euskara@berriobeiti.eus | 634515384