2025eko urriak 21

‘Familia + Euskara’ zikloa

Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du haur txikiak dituzten familiei zuzendua, hainbat jarduera formatibo eta ludikorekin

Urtero bezala, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du seme-alaba txikienei euskara ikasteko prozesuan nola lagundu jakiteko, gurasoak euskaldunak izan ala ez.

Elebitasunean bizi

Urriaren 28an, asteartea, txikiak (0-2 urte bitartekoak) dituzten familiei zuzendutako tailerra izanen da ‘Nola lagundu zure umeei euskaraz ikasten hasten direnean’. Bertan, beren bizitzako lehen fasean elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak eskainiko dira. Euskara hizkuntza nagusia ez den familiei zuzenduta dago bereziki.
Bestalde, azaroaren 6an, osteguna, Berriogoitin, Maddalen Aristegik (EBETE) ‘Nola lagundu gure seme-alabei eskolan euskararekin’ tailerrean, hainbat gako emanen digu gure seme-alabei euskararekin eskolan laguntzeko, bereziki zuzendua seme-alabak jada D ereduan eskolatuak dituzten familiei.

Ikasi eta praktikatu familiartean euskarazko jolasak

Euskaraz ikaten duten 3-7 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Haurrek eta gurasoek, elkarrekin, euskarazko jolas tradizionalak ikasteko tailer praktikoa antolatu da, denek euskaraz ez dakiten familientzat ere zuzendua. Tailerra azaroaren 19an, asteazkena, Artikan eginen da.

Jolas eta jostailuen erakusketa

Zikloa amaitzeko, euskarazko jostailuei buruzko erakusketa bat jarriko da abenduaren 9tik 11ra, Artikako María de Maeztu Kultur Etxean. Merkatuan diren euskarazko jolas eta jostailu sorta zabala jarriko da ikusgai, era askotakoak. Erakusketan, gainera, Dindaia Fundazioko begirale bat arituko da bisitariei informazioa eta aholkularitza ematen.

Agenda atalean ekitaldi bakoitzaren ordutegiak eta kokapena agertuko dira.

Jarduera guztiak doakoak dira, baina tailerretan parte hartzeko aldez aurretik 012 telefonoan edo udal webgunean izena eman behar da.

– Urriaren 28ko tailerra (Artikaberri). Izenematea urriaren 21etik 27ko 13:00ak arte (info)
– Azaroaren 6ko tailerra (Berriogoiti). Izenematea urriaren 28tik azaroaren 3ko 13:00ak arte (info)
– Azaroaren 19ko tailerra (Artikaberri). Izenematea azaroaren 11tik 18ko 13:00ak arte (info)

Volver arriba