Familian jolasean aritzeko tailerrak
Zure haurrekin euskarazko kantak eta jolasak ikasteko eta praktikatzeko bi tailer antolatu ditu udal Euskara Zerbitzuak, Dindaia fundazioaren eskutik.
Tailer hauen helburua hau da: familia giroan, haurrak eta gurasoak, euskarazko kantak eta jolasak ikastea eta praktikatzea, gurasoak euskaldunak izan ala ez.
Hona hemen tailer bakoitzaren inguruko informazio zehatza.
TAILERRA ARTIKA BERRIN
Data: Urriak 26 (ostirala)
Ordutegia: 17:30-19:00
Non: Artika Berriko María Dominguez Gizarte Etxean
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Izen-ematea: tailer honen plaza kopurua mugatua da eta izena emateko 948 012 012 telefonora deitu beharko da, urriaren 22-25 bitartean. Erroldaturikoek lehentasuna izanen dute
TAILERRA AITZOAINEN
Data: Urriak 30 (asteartea)
Ordutegia: 17:00-18:30
Non: Aitzoaingo Kontzeju Etxea
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Izen-ematea: tailer honetan ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematerik. Plaza kopurua ez dago mugaturik.
Antolatzailea: Berriobeitiko Udala
Laguntzaileak: Aitzoaingo eta Artikako Kontzejuak, eta Nafarroako Gobernua