Gabonetako haur kanpaldien aurre-izenematea: azaroaren 19, 20 eta 21ean
Gabonetako haur kanpaldien aurre-izenematea 012 Infolokal (948 012 012) telefonoaren bitartez azaroaren 19, 20 eta 21ean izango da. Aurre-izenemateen zozketa egingo da.
Aurten Gabonetako hiri kanpaldiak abenduak 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 2 eta 5 izango dira. Jarduera 2021 eta 2014 artean (biak barne) jaiotako haurrentzat da. Taldeak adinaren arabera banatzen dira.
EGOITZA ETA HIZKUNTZA:
– BERRIOBEITI (Erabilera Anitzeko Eraikina): jarduera euskaraz.
– ARTIKA (Maria de Maeztu Kultur Etxea): jarduera gaztelaniaz.
– ARTIKA (Artigune III): jarduera ingelesez.
ORDUTEGIA: jarduera 9:00 eta 13:30 artean izango da. Haurrak 8:30etatik aurrera sartu eta 13:30 eta 14:15 tartean atera beharko dira.
HIZKUNTZA: hiri kanpaldien helburua ez da hizkuntzen irakaspena. Esku hartzen duten haurrek hizkuntzaren ezagupen egokia eduki beharko dute jarduera hasi baino lehenagotik.
PLAZEN ESLEIPENA: 012-Infolocal plaza lortu dutenekin harremanetan jarriko da email bitartez plaza konfirmatu eta ORDAINKETA egiteko azaroaren 26 eta 27an. Azaroaren 28tik aurrera ez da bajarik onartuko.
PREZIOA: 47 euro. ORDAINKETA TXARTEL BIDEZ