Gabonetako haurrentzako hiri kanpaldiak 2022
2022eko Gabonetako hiri-kanpaldiak abenduaren 23, 27, 28, 29 eta 30n eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean eta Artikako María de Maeztu Kultur Etxean.
Izen-ematea 012-Infolocal telefonoan egin ahal izango da azaroaren 18, 21 eta 22an, 8:00etatik 18:00etara.
Deskargatu EGITARAUA hemen: ProgramaCampamentosNavidad2022
IZENA EMATEKO ETA PLAZAK ESLEITZEKO SISTEMA:
012 Infolocal telefonoaren bidez egin behar da izena ematea kanpamentu osorako. Ezin izango da egun solteetan inskribatu, kanpamendu osoa izan behar du.
Dei berean hainbat inskripzio egin ahal izango dira.
Zozketa-sistema: EZ DA KONTUAN HARTUKO DEIAREN ORDENA.
Plazak baino aurreinskripzio gehiago daudenean, zozketa bidez esleituko dira.
Erroldatutakoek lehentasuna izango dute beti. Erroldatu gabe daudenak zuzenean igaroko dira itxaron-zerrendara, eta plaza izango dute soilik erroldatutakoek bete gabeko plazak geratzen badira.
Itxaron-zerrendak osatuko dira aukeratutako taldean plazarik ez dutenekin.
Haurrek hizkuntza bakarrean eman beharko dute izena. Ezin izango da haur bera hizkuntza-talde desberdinetan inskribatu. Gurasoek, aurrez izena emateko unean, eskainitako bi hizkuntzetako bat aukeratu behar dute.