2022ko abuztuak 16
Gas naturalaren energia-mendekotasuna murrizteko eta energia eragingortasunez erabiltzeko neurriei buruzko 14/2022 Errege Lege-Dekretuaren aplikazioa
Abuztuaren 2an, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretua argitaratu zen BOEn. Dekretu horrek gai hauek jorratzen ditu: garraio-arloko jasangarritasun ekonomikoko neurriak, ikasteko bekak eta laguntzak, eta energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak eta gas naturalaren energia-mendekotasuna murrizteko neurriak.
Errege Dekretu horren V. tituluan, energia aurrezteko, eraginkortasunez erabiltzeko eta gas naturalaren energia-mendekotasuna murrizteko zenbait neurri jasotzen dira.
Udalek bete beharreko alderdiei dagokienez, Errege Lege Dekretuan jasoak, udal titulartasuna duten eraikinek 19.1 artikuluko eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- 19 °C neguan eta 27 °C udan, segurtasun- eta osasun-baldintzak betetzen badira.
- Udal-bulegoetako eskakizunei buruzko informazio-kartelak.
- Ateak ixteko sistema, baldintza horiek lortzeko.
- Eraikin publikoetako argiak 22:00etan utzi beharko dira.