2019ko otsailak 26

Hamabost auzo-baratz berri bizilagunentzat

Udalak 14 baratz berri Artikan eta 1 Berriogoitin utziko ditu bizilagunen esku auzo baratz gisa erabiltzeko. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 6tik 14ra (biak barne) izango da 012 telefonoren bidez eta eskatzeileek honako informazio hau eman behar dute: izen-abizenak, NANa, telefonoa, posta elektronikoa eta hautatu nahi duten baratza (Artika edo Berriogoiti).

Etxebizitza bakoitzeko eskabide bat besterik ez da onartuko eta erabiltzaileek balditza hauek bete beharko dituzte: Berriobeitiko erroldan izena emana izatea eta egunean izatea Berriobeitiko Udaleko zerga betebeharrak.

Lursailak eisletzeko zozketa Berriobeitiko Udaletxeko udalbatxa-aretoan egingo da martxoaren 21ean 12:00etan.

Behin behineko emakidadunak eta itxaron zerrenda webgunean argitaratuko dira, baita azalpen bileraren data ere.

Lursailen erabilera gehienez ere 7 urterako onartuko da.

Bandoa

 

Volver arriba