2018ko urtarrilak 23
Har ezazu parte Aizoaingo jaietako ekitaldietan
Dena prest Aintzoainen otsailaren lehenengo asteburuan herriko jaiak ospatzeko. Aurten berri bat izanen da: heldu, haur eta gazteen I. Agate Deuna lasterketa. Otsailaren 4an, igandearekin, eginen da eta izen-emateak gaur, otsailak 23, izanen dira Kontzeju Etxean 19:00etatik 20:30era. Gaur eta bihar ere (urtarrilaren 24an eta 25ean) aukera izanen da posta elektronikoaren bidez egiteko (aizoainconcejo@gmail.com). Prezioa: 1 euro erroldatuak, 3 euro, ez errroldatuak.