2020eko maiatzak 29
Haurrendako udako hiri kanpaldiak
Pandemiaren bilakaeraren arabera eta haien garapenari buruz osasun agintariek ezartzen dituzten arauen arabera berretsiko dira oraindik arautu gabe dauden haurrendako udako hiri kanpaldiak. Aurre izen ematea ekainak 1 eta 2 egin ahal izango da 012-Infolokal telefonoan 8:00etatik 19:00etara. Udalak jarduera bertan behera uzteko aukera izanen du ezinbestean. Kasu horretan, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da. Burutzekotan, egitaraua Ministeritzak eta Foru Erkidegoak ezartzen dituen protokoloei egokituko zaie.