2020eko azaroak 24
Haurrentzako Gabonetako hiri kanpaldiak
012-Infolokal telefonoaren bitartez egin ahal izango dira, abenduak 14 eta 15, 8:00etatik 19:00etara, haurrentzako Gabonetako hiri kanpaldietarako aurre izen emateak, beti ere pandemiaren bilakaerak aisialdi-heziketa jarduera hau konfirmatzea eta beharrezko bermeekin garatzea ahalbidetzen badu. Udalak bertan behera uzteko aukera izanen du ezinbestean. Hori gertatuz gero, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da. Egitaraua webgune honen bitartez ezagutaraziko da izen emateak baino aste bat lehenago.