2023ko ekainak 7

Haurrentzako Udalekuetan tantakako izen-ematea

Aurtengo nobedadea udan zehar plaza eskatzeko aukera egongo dela izango da, leku libreak dituzten txanda eta taldeetan.

Ekainaren 8tik aurrera eta plaza libreak dituzten txandetan, plaza eskatu ahal izango da nahi den txanda hasi baino 10 lanegun lehenago gutxienez, posta elektroniko bat bidaliz (campamentosberrioplano@sedena.es) honako datu hauekin: (txanda, egoitza eta hizkuntza, parte-hartzailearen izena, adina eta harremanetarako telefonoa).

SEDENAtik interesatuarekin harremanetan jarriko dira izen-ematea baieztatzeko eta ordainketa egiteko.

Galdeteki hau ere bete dezakezu eskabidea egiteko:
https://forms.office.com/e/uWLF4eTCmU

 

PLAZA LIBREAK:

Txanda eta talde guztietan daude plaza libreak, hurrengoetan izan ezik, horiek BETETA baitaude:

1. TXANDA GAZTELANIA – 2011-2015 adin-taldea.
1. TXANDA EUSKARA – 2011-2015 adin-taldea.
1. TXANDA EUSKARA – 2016-2018 adin-taldea.

Volver arriba