Herri kontsultarako prozesua diru-laguntzei buruzko ordenantza onesteko
Udalak prozesu parte-hartzaile bat ireki du “Berriobeitiko Udalaren herritarrendako diru-laguntzak arautzeko udal ordenantza” onesteko. Interesatuek abenduaren 16ra arteko epea izanen dute prozesuan parte hartzeko, eskabide orokorra Berriobeitiko Udaletxean aurkeztuz edo ekarpenak nahiz proposamenak ayuntamiento@berrioplano.es helbide elektronikora igorriz.
Ordenantzaren bidez, pertsona fisikoendako diru-laguntzak deitu, eman eta justifikatzeko prozedura arautu nahi da. Berriobeitiko Udalak urtero egiten duen deialdiari dagokio edo etorkizunean egin ditzakeen deialdiei.
Halaber, arautu da zer hartuko den kontutan diru-laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, hots, diruz lagundutako jardueraren kostua, bizikidetza-unitatearen per capita errenta, eta kasuan kasuko aurrekontu-partidaren bolumena.