2023ko apirilak 14

Hitzak, ipuinak eta liburuak

Artikako Liburutegi Publikoarekin lankidetzan, Liburuaren Egunaren inguruko kultur jardueren programa da hau. Programa berritzaile honen helburuak dira irakurzaletasuna eta idazketa sustatzea, literaturaren mundua haurrei hurbiltzea eta liburutegian egin ohi diren jarduerak hain ohikoak ez diren beste espazio batzuetara eramatea, hala nola Maria de Maeztu Kultur Etxeko erakusketa-aretora.

Jarduerak apirilaren 21ean hasi eta 29ra arte luzatuko dira.

 

PROGRAMA:

 

Apirilak 21, ostirala
LOS CUERVOS NO SE PEINAN
IRAKURKETA ANTZEZTUA
Lekua: María de Maeztu Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa (Artika)

Ordua: 18:00
Iraupena: 55 minutu
Sarrera librea lekua bete arte
Adina: +4 urte
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Beleak ez dira orrazten, familia-istorio berezia da, askatasunez betea, aukeraz beteriko bidaia: emakume bat bele txiki baten ama bihurtzen da.
Kapela Gorriko Emakumeak eta Emiliok (bele txikia) etxe bat osatzen dute, maitasun eta segurtasun habia bat. Baina Emiliok bere ametsak ditu: eskolara joan nahi du.
Hegan egitea ez da erraz lortzen den zerbait. Baina denok esperimentatu behar dugu, bizitzan behin bakarrik bada ere, hegaldiaren gaitasun zoragarria. Dela hegalekin, dela ametsekin.
Beleak ez dira orrazten proposamen poetikoa da, bidaia bisuala; desberdintasunaren, onarpenaren eta maitasunaren balioa berreskuratzen duen istorio fantastikoa.


Apirilak 25, asteartea
TAILERRA: LIBURU BAT EGINGO DUT

Liburuaren mundura modu entretenigarrian hurbiltzeko tailerra. Ikasi liburu bat, koadernaketa bat, azalak eta, nahi izanez gero, testuak egiten, eta atera tailerretik zeure liburuarekin.

Ordua: 17:30etik 19:00etara
Lekua: Liburutegi Publikoa (Artika)
Prezioa: 5 € (materiala barne)
Hartzaileak: 8-12 urte bitartekoak.

Izena ematea zuzeneko ordainketaren bidez, 012 Infolocal telefonoaren bidez bakarrik, plazak bete arte egindako deiaren hurrenkeraren arabera.

Izena emateko datak:
– ERROLDATUAK: apirilaren 17, 18, 19 eta 20an
– ERROLDATU GABEAK: apirilaren 20an


Apirilak 28, ostirala
IPUIN KONTALARIA SERGIO DE ANDRESEKIN

Lekua: María de Maeztu Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa (Artika)
Sarrera librea lekua bete arte.
4 urtetik gorako adina.

Saio bikoitza:
17:30 – LIBURUKI ETA SOLOMOZKO IPUINAK (gazt.)
18:30 – IPUINAK ESTUTURIK (eusk.)


Apirilak 29, larunbata
SORMEN IDAZKETAREN HASTAPEN TAILERRA
Geure buruari kontatzen dizkiogun letrekin, kontakizunekin eta istorioekin jolastea eta eskuz idaztea ate bat da guretzat. Tailer dibertigarri eta bizigarria, idazketa bidez norberaren sormenarekin konektatzea bilatzen duena, idazten duzun ala ez kontuan hartu gabe.

Ordua: 11:00etatik 14:00etara
Lekua: Berriobeitiko erabilera anitzeko eraikina
Prezioa: 5 € (materiala barne)
Hartzaileak: 16 urtetik aurrera.
Emailea: Kati Leatxe Aristu (Karekin Kultura)

Izena ematea zuzeneko ordainketaren bidez, 012 Infolocal telefonoaren bidez bakarrik, plazak bete arte egindako deiaren hurrenkeraren arabera.

Izena emateko datak:
– ERROLDATUAK: apirilaren 17, 18, 19 eta 20an
– ERROLDATU GABEAK: apirilaren 20an


 

Volver arriba