2021eko apirilak 15

Hitzordu-sistema berria, koronabirusaren kontrako txertaketarako

Apiril honetatik aurrera, biztanleriaren zati bati SMS mezuen bidez emango zaio txertatzeko abisua. Testu-mezueka bi aukera emango dizkit hitzordua eskatzeko: on line egitea, horretarako, osasunkarpeta.nafarroa.eus esteka emanez; eta telefonoz egitea, deitu beharreko teléfono-zenbakia emanez.

Hitzordua on line izapidetzea aukeratzen badut eta ez banago alta emanda Osasun Karpetan, eskura eduki behar dut NAIKP, Nafarroako Identifikazio Kode Pertsonala (osasun-txarteleko zenbakia edo norbanakoaren osasun-txartela) eta nire jaioteguna gehitu behar dut.

SMS mezua jasotzen dudan unetik, 72 ordu izango ditut hitzordua eskatzeko, telefonoz edo on line. Epe hori igaro eta ez badut hitzordurik eskatu, Osasun Departamentua telefonoz jarriko da harremanetan nirekin, hitzordua zuzenean emateko.

Txertaketari buruzko informazioa emateko Osasun Departamentuaren zerbitzu berria: txertaketa@navarra.es / 948 370 120 (astelehenetik igandera, 8:00etatik 22:00etara). Ez erabili zerbitzu hau txertoa eskatzeko eta, EZ DEITU ZURE OSASUN-ZENTRORA. Itxaron hitzordua telefonoz edo SMS bidez eman arte.

Volver arriba