2022ko azaroak 14

Hobekuntzak eskualdeko hiri garraio publikoan

Azken aldi horretan EHGan sartutako hobekuntzen berri herritarrei emateko eta pandemiaren aurreko erabilera-maila berreskuratzeko, Iruñerriko Mankomunitateak kanpaina bat jarri du abian, bere indarguneetan oinarritua, garraiobide segurua, irisgarria eta jasangarria den aldetik, eta pertsonak, bizikidetza eta ingurumena zaintzeko.

Flota pixkanaka berritzea, %100 berriztagarria den gasa erabiltzen duten 13 autobus berri gehituta, banku-txartelaren bidezko ordainketa ezartzea, bonobus txartela webgunearen eta mugikorraren bidez kargatzeko aukera, 30 EGUNEKO ABONU-TXARTELAK (orokorra, 31 urtetik beherakoentzat eta familia ugarientzat), 2022ko irailetik abendura bitarteko tarifak % 30 merkeago izatea eta gauez bakarrik edo taldeka doazen emakumeentzako tarteko eskaripeko geldialdien zerbitzua zabaltzea gure eskualdeko ingurumena eta pertsonen segurtasuna zaintzeko eta EHG zerbitzua gero eta eskuragarriago bihurtzeko jarduerak dira.

Volver arriba