2026ko urtarrilak 20
Ibilaldi Osasungarriak otsailean itzuliko dira
Otsailaren 6an hasiko dira berriro Ibilaldi Osasungarriak. Lehenengo hitzordua Berriobeitin izango da. Iaz bezala, hilean bitan programatuko dira (hileko lehen eta hirugarren ostiralean). Ordutegia berdina izango da: 10:00etan. Ez dago izena eman beharrik. Animatu eta dagokion irteeran azaldu besterik ez da egin behar. Nordicwalking makilak ekartzea gomendagarria da, baina ezin ezean, mailegu- zerbitzua dago.
Ibilaldi Osasungarrietan parte hartzen dutenek Zendeako hainbat leku bisitatzen dute, pilates ariketak eta luzaketak egin bidenabar. Irteerek ordu bat eta bi ordu arteko iraupena izango dute, ibilbidearen arabera.
Begiratu 2026ko irteerak.