2025eko otsailak 18

Ibilaldi Osasungarrien nobedadeak

Datorren ostiralean, otsailak 21, beste hitzordu bat izango da Ballariainen Ibilaldi Osasungarriekin. Aurten hilean bitan programatuko dira (hileko lehen eta hirugarren ostiralean). Ordutegia berdina izango da: 10:00etan. Ez dago izena eman beharrik. Animatu eta dagokion irteeran azaldu besterik ez da egin behar. Nordicwalking makilak ekartzea gomendagarria da, baina ezin ezean, mailegu- zerbitzua dago.

Ibilaldi Osasungarrietan parte hartzen dutenek Zendeako hainbat leku bisitatzen dute, pilates ariketak eta luzaketak egin bidenabar. Irteerek ordu bat eta bi ordu arteko iraupena izango dute, ibilbidearen arabera.

Begiratu 2025eko irteerak.

Volver arriba