2017ko uztailak 21

Indarkeria matxistaren aurkako udal kanpaina

VuestroNoCartel 42x60-02Aurtengoan ere, Berriobeitiko Udalak bat egiten du indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin; izan ere, urte osoan izaten baita indarkeriarik, eta udako festak hasten direnean areagotu egiten da. Nahiago genuke kanpaina hauen beharrik izango ez den eguna laster helduko balitz.
Oraingo honetan Udalak poltsa batzuk erosi ditu, indarkeria matxistaren aurkako kanpainaren logotipoa dutenak. Gure asmoa da hiritarrei banatzea eta kontzientziazio sozialerako une bat sortzea.Horrela, beraz, poltsa horietako bat erosi nahi duen pertsonak gaitz horren inguruan bere hausnarketa egin beharko du, adinaren arabera, zerbait idatzita edo marraztuta.
Gerora, udal aldizkarian eta web orrian argitaratuko dira balorazio onena jaso duten esaldiak eta marrazkiak. Anonimoki parte hartuko da. Ez baita lehiaketa bat, hausnarketa kolektibo bat baizik.
Poltsak leku hauetan banatuko dira:
• Berriobeitiko udaletxea.
• Artikako igerilekuak.
• Berriobeitiko igerilekuak.
Hiritar guztiak animatzen zaituztegu parte hartzera eta, batez ere, indarkeria matxistaren aurkako mezu biribila zabaltzera.Cartel_campa_a2

Volver arriba