2015eko azaroak 11
INFORMAZIO BATZORDEAK, JENDEARENDAKO ZABALIK
Udalak udal funtzionamendurako erregelamendu organikoa onetsi zuen, joan den irailean. Horrekin bat, herritarrek udal bileretan parte hartzeko aukera izanen dute. Zehazki, eta kontuan harturik Informazio Publikoak ez direla publikoak, Udalak lan bilerak eginen ditu Batzordeen aurretik, eta bilera horietako ateak zabalik egonen dira bai udal taldeek aholkularitza jasotzeko gonbidatzen dituzten teknikarientzat, bai gizarte, kultur eta kirol taldeentzat, bai interesa duten herritarren-tzat. Bilerak astearte arratsaldean eginen dira.