2024ko urriak 1

‘LARUNBLAI’ programan izena eman

Eman aukera zure seme-alabari euskaraz egiteko eta ongi pasatzeko!

Larunblai programaren helburua haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea da, ingurune informal batean euskaraz erlaziona daitezen.
Arlo horretan trebatutako hezitzaile-talde bat parte-hartzaileen hizkuntza-ohituretan eragiten saiatuko da, jolas eta dinamika dibertigarrien bidez.
Euskaraz ikasten duten Lehen Hezkuntzako 3., 4. 5. eta 6. mailako haur eta nerabeei zuzendua dago.
Urrian hasi eta maiatzaren bukaerara arte irauten du programak.
Saioak larunbat arratsaldetan eginen dira (16:30-18:30 ordutegian), aste batean Berriobeitin eta beste batean Artikan. Hala ere, nahi duenak bi lekuetara joan ahal izanen du (plaza libreak badaude).

Izena emateko: urriaren 6ra arte 012 telefonoan.

Eman aukera zure seme-alabari euskaraz egiteko eta ongi pasatzeko!

Informazio gehiago: 674 351 917
Informazio Eskuorria

Volver arriba