2015eko azaroak 11

IRAKURKETA KLUBA.

Artikako udal liburutegiak bi kamishibai saio antolatu ditu azarorako. Ipuinak kontatzeko era berezia da, eta XII. mendeko Japoniako tenplu budistetan du jatorria. Lehenbizikoa azaroaren 6an, ostiralarekin, gaztelaniaz eginen da, eta bigarrena, berriz, euskaraz, azaroaren 20an, ostirala. Bi-biak hiru urtetik gorako haurrentzat dira, eta bietan ere “Kyokan” lana antzeztuko da; hots, hainbat istorio dira, eta besteak beste, elurretako emakumea, umore txarreko sukaldari bat, eta Todra nahiz  Tottoko munstroak izanen dira protagonista. Ipuinek ordubeteko iraupena izanen dute eta 18:00etan hasiko dira. Gonbidapenak aurreko egunean banatuko dira, ostegunean, 15:00etatik aitzinera, liburutegian.

Irakurketa kluba

2015-2016 ikasturtea urriaren 26an hasi zen, eta taldea azaroaren bukaeran bilduko da berriz ere. Hilean behin elkartzen dira, urritik ekainera. Inork irakurketa klubean aritu nahi badu, liburutegian eman behar du izena

(948 38 26 22).

Volver arriba